domingo, 23 de abril de 2017

Killarney.

Hi! Are you having the craic?

Nire lehenengo sarreran Cork hiriaz eta  Irlandako landa eremuak bisitatu nahi nituela aipatu nizuen eta ondoren praktikak egiten ditudan lekuaz hitz egin nizuen. Ez dut oraindik landa gunerik bisitatu, baino lengoan Killarney-ra hurbildu ginen, oso gomendagarria den Killarney Parke Nazionalean igaro genuen larunbata. Irlandako parke nazional zaharrena da baita biosfera errreserba ere.










Corketik trena hartu genuen eta goizeko bederatzik aldera gosaldu eta Turismo Informazio Bulegotik pasa ondoren, Parke Nazionalera joan ginen bertan eskaintzen duten autobus turistikoaren zerbitzua erabilita. Ikasle txartela izanda 11 eurogatik bertara eramaten zaitu eta leku garrantzitsuenetan geldialdiak egiten ditu, bakoitzean denbora gehiago edo gutxiago egoteko aukera izanik.



Ross Gaztelua gure lehenengo geldialdia izan zen.














Ondoren Torc ur jauziak ikusi genituen eta bertatik gure kabuz ibiltzen hasi ginen zehazki nora gindoazen jakin gabe.





Hiru orduko bidea egin ondoren, bazkaltzera joateko berriz busa hartu genuen eta Muckross House and Gardens bisitatu genuen baita Aghadoe Katedralaren arrastoak ere.  



 Esan bezala, oso gomendagarria da leku hau, pena da denbora gehiago ez izatea ikusi gabe geratu zitzaizkigun lekuak bisitatzeko, beraz noizbait bueltatu beharra dago, ez dago aitzakirik. ;)

Hurrengora arte!

Ainhoa.




No hay comentarios:

Publicar un comentario