Cork hiritik jada nabaria da udaberria ailegatu dela, ez du hainbeste euririk egiten eta. Gaurkoan, praktikak egiten ditudan lekua aurkeztuko dizuet, Cobh.
Cork hiritik ordu erdira dago trenez eta kostaldean aurkitzen da. Izan ere, Cork-eko badia zazpi irlaz osaturik dago eta Irlandako mugimendu handien somatzen duen bigarren badia da Dublinen atzetik eta bigarren badia natural handiena da Sidneyren atzetik ere. Horrekin batera, gurutzaldi asko jasotzen dituen badia da, apirilaren 17an 4.000 pertsonako gurutzaldia espero da.
Notizi onak dira lan egiten dudan Titanic Experience Cobh museoarentzat, bertara turista asko ailegatzen dira normalean, beraz halako barkuarekin zer esanik ez dago.
Hor uzten dizuet beste egunean gure uretatik egon den beste baten argazkia...
Queenstownen, gaur egungo Cobh, 123 bidaiari ontziratu ziren Titanicera, 3 lehenengo klasekoak, 7 bigarren klasekoak eta gainontzeko 113 bidaiari hirugarren klasekoak. Gehiago jakin nahi izanez gero museoan espero zaituztet!
Ainhoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario