lunes, 17 de abril de 2017

Dobry!

Oraingo honetan Txekiar Errepublikan, urtean dituzten jai egunen inguruan hitz egingo dizuet. 

Urtarrilak 1: urte berria, Txekiar estatu independenteko errestaurazio eguna. “Jak na nový rok, tak po celý rok” esaldia esateko ohitura da egun honetan.
Apirilak 17: jai egun nazionala, Pazko astelehena. (Egun hau urtero desberdina izaten da).
Maiatzak 1: Lanaren eguna; Txekieraz Svátek práce.
Maiatzak 8: Garaipenaren eguna, txekieraz Den osvobození od fašismu. 1945eko maiatzaren 8an lortu zen Eslovaquia eta Txekiaren banaketa.
Uztailak 5: San Cirilo eta San Metodio predikarien eguna, txekieraz Den slovanských věrozvěstů Cyrila a Metoděje. Jai egun honek alfabeto eslaviarrarekin du zerikusia.
Uztailak 6: Jan Husen heriotza, txekieraz Den upálení mistra Jana Husa. Pertsona hau oso garrantzitsua izan zen errepublikan, erlijio berritzaile bat izan baitzen.
Irailak 28: Txekiar estatuaren eguna, Den české státnosti. Wenceslao dukearen heriotza ospatzen da.
Urriak 28: Estatu Txekoslovakiar independentearen sorrera, Den vzniku samostatného československého státu. Estatuko jai egunik garrantzitsuena.
Azaroak 17: Demokrazia eta askatasunaren aldeko borrokaren eguna, Den boje za svobodu a demokracii.
Azaroak 24: Gabon Gaua, Štědrý den. Eguberrietako egunik garrantzitsuena.
Azaroak 25: Eguberrietako lehen eguna, Boží hod vánoční.
Abenduak 26: Eguberrietako bigarren eguna, Na Svatého Štěpána. 

Jai egun hauetaz gain beste batzuk ere badaude, esaterako emakumearen eguna (martxoak 8).
Jai egun, larunbat eta igandetan bulego publikoak eta banketxeak itxita egiten dira, aldiz, merkataritza gune handiak irekita egoten dira normaltasunez. Garraioari dagokionez, frekuentzia gutxiagorekin ibiltzen dira.


Leire Gabirondo

No hay comentarios:

Publicar un comentario