miércoles, 12 de abril de 2017
Gaur Apirilak 12, nire hirugarren sarrera egiten hari naiz, bertan nire pisukidea Sarai eta ni noski agertzen gara, aurreko publikazioan esan bezala oso nexka jatorra dela iruditzen zait, eta biok bakarrik primeran moldatzen gara etxean. Oso pisu polita daukagu Florentzia zentroan, lanera joateko oso gertu gaude eta jendearekin gertazeko ere beti 5 minututan gaude , normalean zentroan geratzen garelako eta hau oso erosoa da guretzat.
Bestalde, hemen, pisan ateratako bi argazki ipini ditut, nola ez , ezin zen falta, jende guztiak ateratzen duen argazki tipikoa! Primeran pasa genuen Pisan eta oso eguraldi ona egin zigun, talde txiki bat joan ginen bertara eta primerako esperientzia bizi genuela uste dut. Florentziatik ia 2 ordutara dago baina trenean hitz egiten ginela oso azkar pasa zitzaigun traiektoa. Pisa oso ederra da, BELLISIMOO, baina egia esan bi ordutan dena ikusteko aukera daukazu, herri txikia baita eta batisterioa, torrea etb dena elkarrekin dago. Bertan ikusten den zelaian egon ginen ordutxo bat eta ostean Pizzeria batera joan ginen zerbait bazkaltzera.
Pisan ginenez, Lucca izeneko beste herri txiki batera gerturatu ginen trenaren bitartez, pisatik oso gertu dago eta Florentzian ginela, bertako jendeak hara joateko gomendatu ziguten, eta hala egin genuen. Pena merezi zuela uste dut oso herri txikia da baina oso polita eta primeran pasa genuen, Luccatik, ostean Florentziara joan ginen zuzenean.
Ostegun honetan cinqueterrera noa eta urrengo astean Romara, guztiz aprobetxatu nahi dut ahal dudan guztia bisitatzeko hemendik gertu bait daude herri polit eta ezagun asko.
Hurrengo astean publikatuko ditut ezagutu ditudan leku ederrak, hortaz, chi vediamo pronto amicci!!
Arrivederci!!!
Julene Echeverria Gonzalez.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario