Epaa!!
Aurreko astean, Apirilaren 1ean, Auswitchera bisitan joan ginen etxeko lagun batzuk, munduko kontzentrazio sail ezagunenetariko bat.
Goizeko 9:00ak aldera hartu genuen autobusa Cracoviaruntz, gutxi gora behera 3 bat orduko bidaia egin genuen, behin Cracovian, zerbait hartu eta beste ibilgailu batetan sartu ginen, Auswitchera zuzendua. Iristerako 13:00 baino beranduago zen jada.
Behin bertan, gure gida aurkeztu ziguten eta zein taldekin joango ginen, noski denak erdaldunak. Sarreran aurikular batzuk eman zizkiguten denoi gida ongi entzun ahal izateko, nahiz eta batzuetan seinalea galtzen zuen.
Bisita hasi bezain pronto, ilaran zeuden eraikin batzuk ikus zitezkeen, non esklabuak izaten zituzten, hauetako batzuetara sartu ginen, eta bertan bizi izan behar zituzten torturak azaldu zizkiguten. Gainera, esklabu hauen objetu pertsonalez beteta zeuden hainbat eskaparate, eta modu batera bere azalean jar zintezkeen.
Gehienbat esklabuen ilez betetako eskaparateak eman zidan inpresio handiena, zenbat pertsona pasa ote ziren ile guzti hori gordetzeko...
Han ere esklabuak zituzten baldintza gogorrak eta beharrezko ez zituztenak nola hiltzen zituzten ikusi ahal izan genuen, gas bidez gehienbat.
Honekin amaitu genun bisita eta Cracoviara itzuli ginen, arratsaldean bertan bertako zentroa ikustera joan ginen, benetan handia eta ederra, hainbat ordu igaro genituen bertan, gaua egin zen arte eta gaua ere majo aprobetxatu genuen.
Hurrengo egunean turismoarekin jarraitzeko asmoa zegoen, baina nekea gahinendu zen eta zentrotik beste buelta bat eman eta pare bat gauza berri ikusi ondoren, horien artean gaztelua, berriro Wroclawra bueltan ekarriko ginduen autobusa hartu genuen.
Benetan merezi izan duen bidaia izan da.
Aritz Uzin
No hay comentarios:
Publicar un comentario