Glasgow!!!
Larunbata aprobetxatuz Glasgow hirira joan ginen, ona hemen
informazio pixkat hiriari buruz.
Glasgow (Eskoziako gaeleraz: Glaschu, eskozieraz: Glesca)
Eskoziako hiririk jendetsuena da, herrialdeko hiriburua Edinburgh den arren.
Halaber, Erresuma Batuko hiri jendetsuenetan hirugarren da (Londresen eta
Birminghamen atzetik), 600.000 inguru biztanle baititu hiriak berak, eta
1.750.000 biztanle inguru baititu Glasgow Handia metropoli eremuak.
Industria Iraultzarekin, hiria eta inguruko eskualdea
munduko ingeniaritza gune nagusien artean sartu zen, batik bat itsasontzien
eraikuntzan. Hori dela-eta, historiako tarte luzean Britainiar Inperioko hiri
garrantzitsuenetan bigarren izan zen.
Eskoziako erdialdean eta barnealdean kokatuta dago, Clyde
ibaiak zeharkatzen duelarik eta Lomond aintzira hiritik hurbil dagoelarik.
Argazki hau LightHouse-etik aterata dago, museo bat den
dorre bat da. Bertan arkitektura eta etxeko altzariak eta arropak zeuden
ikusgai. Azken solairua lehiatila handi batzuk ditu non Glasgow hiria ikusi
daiteke.
Hau Glasgoweko katedrala da. San Mungo da Glasgowko patroia
eta haren omenez altxatu zuten katedrala XII mendean. 1581ean Jakue I.ak
inguruko lurrak eman zizkion Glasgow hiriari eliza mantendu ahal izateko eta
1583an udalak horretarako konpromisoa berretsi zuen. 1690etik aurrera ez da
apezpikurik bizi izan bertan eta ondorioz ezin da katedrala kontsideratu baina
horrela ezagutzen da oraindik.
1451ean sortu zen Glasgowko Unibertsitateak katedral barneko
gelatan ematen ziren klaseetan dauka jatorria.
Wellingtonen irudi honetan trafikoko kono bat dago jarrita
beti, Royal Exchange plazan dago.
Asko disfrutatu genuen! Gomendagarria oso!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario