Egun on,
Aspaldiko partez, eta orain euskeraz, Rovaniemitik idazte dizuet. Gauzak ez dira gehiegi aldatu, baino asko ikasten nagoela somatzen dut.
Helsinkin Ronjarekin gera ginen bueltaxka bat eta shopping egitera joateko. Egun horretan ikasi genuen Finlandian zentru komertzial ugari baino gehio badaudela.
Hotelean berriz, Hotellinxarekin esperientzia izatea ondo etorriko zaidalakoan nago egunen batean, harreragile bezela lan egin ezkero noski, eta pozten nau aukera hau izatea gauzak hobetzeko.
Rovaniemin, eta Finlandian, benetan oso oso gustora nago, oso herri lasaia da, isila, polita eta jendea oso jatorra da. Hizkuntza izango litzake gauzaik zailena, baino moldatzen nihoa. Check ina eta jendea hartatzeko gai naiz finlandieraz. Baita supermerkatuan edo dendetan bizirauteko ere.
Baino beti izaten ditut komerik supermerkatura joatean, igandean, nata pixkat erosi nahi nuen, baita gurina ere, eta bertara iritsi eta produktu horietarako hamarmila balda eta frigorifiko zeudela ikustean pixkat desesperatu egin nintzen, joaten naizen bakoitzean hiztegiarekin, pazientziarekin eta denborarekin joan behar naiz, bestela ez dago nork erosi ezer.
Kultura txokeak dira, oso dibertigarriak iruditzen zaizkitenak beste aldetik. Ez hainbeste ateak ez irekitzeko gai izatearenaren antzera, horrekin bai benetako komerik izan ditut eta!
Hemen gehien gustatzen zaidana egitea, hilerrira oinez joatea da, izugarrizko bistak daudelako eta.
Itxaso
No hay comentarios:
Publicar un comentario