jueves, 6 de abril de 2017

Lehen hilabetea Pragan

Dobry den!

Lehen hilabete pasatxo daramagu jada Pragan. Kontatu nizuen lehen esperientzia erderaz, oraingoan hemengo bizitzari buruz arituko naiz.

Pragaren eta Txekiako topikoez hasiz, jakingo duzuen lehen gauza merkea dela da. Ez pentsa dena hala danik. Baina, egia da adibidez kanpoan bazkaldu edo afaltzea beste lekuetan baino askoz ere merkeagoa dela. 10 eurogatik 3 platerreko menua eska dezakezu lasai lasai, baina edaria normalean aparte dijoa eta gainera %10 propina utzi behar da beti. Nahiz eta merkea izan, beti da merkeagoa etxean jatea.

Horri buruz, dendak eta supermerkatuak nahiko berdin ibiltzen dira prezio aldean. Produktu asko merkeagoak ikusiko dituzue hemen Euskal Herrian baino, baina leku guztietan bezala, inportazio araberako gauza da. Adibidez, ogia oso merkea da, aldiz txokolatea oso garestia. Alkohola ere oso merke saltzen da, dena hemen edo inguruan egiten delako.

Garraioa Pragak duen gauza onenetarikoa ere bada, oso maiz agertzen dira tranbiak eta beste garraioekin transbordoa egiteko erraztasun asko ematen ditu. Hala ere, Praga ez da oso haundia eta zentrotik ez zaude inoiz oso hurrun, paseoan ordu erdin edozein puntutatik iritsi zaitezke.

Bukatzeko, garagardoa. Pragak duen beste erakargarritasun bat ( Europako garagardo kontsumitzaile handiena da Txekia, beraz...), ez bada handiena. Kriston garagardo mota, tamaina, kolore, graduazio eta abar aurki ditzazkezu. Bai dendetan eta baita tabernetan. Batzuetan, taberna bakoitzak bere etxeko garagardoa du, honela egunero garagardo desberdin bat edan dezakezu 3 hilabete hauetan.

Ale, hurrengorarte, asko zaindu!

Muxu bat!

Jon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario