jueves, 6 de abril de 2017


Kaixo lagunak!

Aurreko asteburuan Eskoziako Museo Nazionalean egon ginen. 1998. Urtean ireki zituen ateak  “National Museum of Scotland” izenpean. 10.000 objektu baino gehiago daude bertan ikusteko. Artelanak, bitxiak, armak… hauen bitartez Eskoziaren historia ezagutu daiteke, bere hasieratik gaur egun harte.

Atentzio deitu zidan gauz bat Dolly ardia da. Dolly ardia, 1996ko uztailaren 5ean jaio zen eta 2003ko otsailaren 14ean hil zen. Lehen ugaztun klonatua izan zen. Edinburgoko Roslin Institutoan sortu zuten , Ian Wilmut eta Keith Campbell-ek.




  
Doakoa da eta oso interaktiboa beraz oso gomendagarria da!!



Beste egun batean Portobelloko hondartzara joan ginen. Etxetik 45 minutura daukagu oinez beraz paseotxo luze bat heman genuen eguraldi ona aprobetxatuz. Bertan hondartzaz aparte jatetxe asko daude eta zona polita da oso. Ura oso-oso hotza zegoen!!






Agur bero bat,

Ibon

No hay comentarios:

Publicar un comentario