Hasiera batean 3 hilabete denbora luzea zela pentsatzen banuen ere, bereziki bi lehen hilabetetan, denbora oooooooso azkar pasatzen da. Horregatik lehen unetik aprobetxatu behar da esperientzia hau.
Nere kasuan behintzat, nik hiriaz asko disfrutatu det. Frantsesekin erlazionatzea ez zait hain erraza egin, Oso edukazio onekoak edo formak asko gordetzen dituzte, baina berera.
Praktika aldetik, nik ez dut zorterik izan eta nahiko astuna gin zait.
Hizkuntza hobetu bai, baina turismo arloan, ingelesa ere asko erabili dugu. Eskerrak emakume frantsez baten etxean bizi naizen eta frantseseko klaseetara apuntatu nintzen nere kabuz.
Animatuko zenuke norbait Erasmus egitera? Esperientzia bizitzeagatik bai. nere kasuan bezela, hizkuntza bat hobetu nahi badezu bai, baina bukatu eta lan begin nahi badezu, ni Euskal Herrian geratuko nintzateke.
Ta gero alde ekonomikoa, laguntzarik ez baduzu, aurrezten hasi lenbailen. lanera joateko garraiorako ere ez dizute laguntzarik ematen. Eta oraindik ez dut ulertzen erdi mailakoek hilabetero diru laguntza bat izatea eta toi mailakoek ez.
Iñigo Tovar
No hay comentarios:
Publicar un comentario