jueves, 17 de mayo de 2018
Enpresa aldaketa
Hilbete eta erdi ondoren, azkenean enpresaz aldatzeko kemena eduki nuen. Hemengo erasmuseko enpresak eskeini zizkidan aukerak ez zidaten batere motibatzen, horregatik nire kabuz enpresa batzuk begiratzea erabaki nuen. Azkenean aurrekoan egiten nuen berdina egiten duen enpresa batean lortu nuen lana egitea. Lana oso ondo baizegoen, alde txar bakarra jefeen antolakuntza txarra eta enpresa hortan zegoen kaosa.
Antza denez, aurreko enpresa Bordeaux by bike izan zen hiriko eta Akitaniako lehena bizikletan bisia gidatuak egiten eta nire oraingo jefeek beraientzako egiten zuten lana. Berain antolakuntza txarra, langileak tratatzeko era lotsagarria etb. ikusi ondoren, beraien enpresa propioa eraikitzea erabaki zuten, Bordeaux Bike Experience deiturikoa. Beraien filosofia: antolakuntza eta adeitasuna denaren gainetik. Horrela, Burdeosen bizikletaz gidak egiten duten bigarren enpresa bihurtu ziren.
Enpresa honetan askoz hobeto, bestearekin ez dauka zer ikusirik. Oso pozik nago eta damutzen naizen gauza bakarra da lehenago pauso hori eman ez izana, toki okerrago batean amaitzeko beldurrarekin.
Kemilly Teles
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario