Aurreko batean, Pragaren alderdi positibo batzuk aipatu nituen; oraingo honetan bada,
alderdi negatiboen txanda da, izan ere baditu hainbat. Bisitari edo aldi baterako doan
norbaiten ikuspuntutik negatiboak izan daitezkeen pare bat kontu besterik ez ditut aipatuko.
Hemen bizi denak, ziur naiz, zerrenda luzeago bat aurkezteko adina arrazoi izango ditu.
Aurrena, aipatu, bertako biztanle batzuen jarrera erabat desegokia dela. Ez dakit esklusiboki
atzerritarroi dagokigun zerbait den edota bertakoen artean ere desatseginak diren, baina
atzerritarroi dagokigun zerbait den edota bertakoen artean ere desatseginak diren, baina
batik bat jatetxe eta saltokietako langile askoren jarrera ez da batere atsegina.
Hiriaren saturazioa, edo hobeki esanda, erdigunearen saturazioa nahiko nabarmena da eta
batzuetan kosta egiten da bertatik ibiltzea.
Bestalde, mendirik ez da, ez hemen ezta inguru hurbilean ere. Egia da Pragak badituela
hainbat parke eta gune berde, hiriaren saturazio eta dinamikatik aldentzeko aukera
eskaintzen dutenak, baina hauetan ere jende ugari ibili ohi da.
Azkenik, eta esan gabe doa iritzi pertsonala dela, alde ederrean gaude Euskal Herrian
janariari dagokionean. Hemengo janaria nahiko astuna da eta aniztasuna ez da bertako
ezaugarrietako bat. Besteak beste, nekez aurki dezakegu arraina Pragan; eta dagoen
ezaugarrietako bat. Besteak beste, nekez aurki dezakegu arraina Pragan; eta dagoen
apurra, kalitate aldetik zalantzazkoa izateaz gain, nahiko garestia da.
Dena den, aitortu beharra daukat, alderdi positiboak askogatik gailentzen zaizkiela
negatiboei eta hortaz, Praga, nire uste apalean, guztiz hiri gomendagarria da.
Jon
No hay comentarios:
Publicar un comentario