Bada, azken egunak ditugu hauek eta hala izanik, enpresan egun batzuk eskatu eta
herrialdea ezagutzera joan gara, lagun baten bisita baliatuta. Honela, Txekiar Errepublikako
hainbat txoko ezagutzeko aukera izan dugu, hala nola, Krkonošský národní park eta
Prachovské skály.
Lehenean, Snezka mendia igotzeko aukera izan genuen, Poloniarekin muga egiten
duena eta 1600 metro ingururekin herrialdeko sabaia dena.
Egia esan, azken hiru hilabeteak Pragan igaro ostean, atsegin handiz egin dugu txango
hau. Hiriaren handitasun eta aglomeraziotik ihes egin eta lasaitasuna topatzea oso
positiboa izan da. Gainera, Txekiar Errepublikako iparraldea zinez polita da eta aukera
izanda, merezi du egun batzuk hartu eta bertara joatea; lagunartean bada gainera,
zeresanik ez.
Bestalde, aurrekoan, mendi lasterketa batean parte hartzeko aukera izan nuen. Pragan
bertan izanagatik, aldapak egon bazeuden, eta oso gogorra izan ez bazen ere, ibilbidea
nahiko polita zen.
Larunbatean itzuliko gara Euskal Herrira. Esperientzia oso aberasgarria izan da eta faltan
botako dugu herrialde hau. Besterik gabe, ea larunbatean eguraldia lagun dugun eta
hegaldian zehar Alpeak ikusteko aukera dugun.
Jon
No hay comentarios:
Publicar un comentario