Hasiera batean beste norbaiten etxean bizitzeak "pereza" pixka bat
ematen badu, nere kasuan dena abantailak izan dira. Etxea benetan
polita, jardina ta guzti, gela haundi bat... nahiz eta ez zentruan egon.
Bertako norbaitekin bizitzeak, alde batetik hizkuntza lantzeko aukera
ematen dizu eta gainera, hiriari buruzko zalantzak argitzea. Etxea beti
txukun eta garbi, nahiz eta bere ohituretara akoplatu behar.
Bere alde txarra ere badu, ezin duzu etxera inor eraman, aurretik galdetu gabe behintzat eta independentzia ez da hainbestekoa.
Baina neretzako benetan esperientzia ona izan da!!
Inigo tovar
No hay comentarios:
Publicar un comentario