lunes, 21 de mayo de 2018

FAMILIAREN BISITA!!! 😍

Asteburuan familiaren bisita izan nuen, izugarrizko gogoak nituen jada ikusteko eta beraiekin denbora pasatzeko. Ostiralean iritsi eta astelehenean joan ziren. Nahiz eta 3 egun bakarrik izan, 3 egun horiek topera aprobetxatu genituen. Ostiralean arratsaldean iritsi eta Milaneko hainbat leku bisitatu genituen. Larunbat goizean Monza ikustera eraman nituen eta arratxaldean berriz, Milan bueltatu ginan bisitarekin jarraitzeko.

Catedral del Duomo

Galleria Victorio Emanuele

Milaneko toki tipikoenetara eraman nituen. Milanoko Duomotik hasiz, Castello Sforzescora, Monumentaleko hilerrira (oso famatua eta bisitatua), Navigliko kanalak eta nola ez baita ere janari tipikoa jatera eraman nituen nire gustukoen jatetxera, Duomo alboan dagoena.

Navigli

Milanera etorri ez gero ezin zarelako joan "Calzone" edo "Panzerotti" bat probatu gabe. Izugarrizkoak baitdaude. Eta nola ez ba pizza ere jan beharra zegoen.

                  
                                Pizza scamorza
Pizza buffala e pomodoro

Baita ere, Galleria Victorio Emanuelle joan ginan eta bertan nere izozki denda gustukoenera eraman nituen. Denda hau oso famatua da bere izozkiak larrosa moduan egiten dituelako. Eta izugarrizko itxaropen fila dago beti, baina hala ere pena merezi du gutxienez aldi batean joatea.

Galleria Victorio Emanuele, Izozkia

Igandean, aldiz, hiritik atera ginan beste hiri bat ikusteko, Genova. Hiriko eraikin garrantzitsuenak bisitatu genituen eta baita ere portutik paseo bat eman genuen. Genovako alde zaharretik aritu ginan bisitan eta ikaragarrizko jauregiak daude. Hiri ikaragarri polita da eta portuko aldea ikaragarri erderra da.

                  
                    Genova
Piazza Ferrari

  
Portuko eskultura

Egun zoragarria egin zuen ikaragarrizko eguzkiarekin, hainbestekoa pixkat erre egin ginela eta... Baina arratsaldeko 7retan bat-batean zaparrada bat erori zen eta ondoren berriz argitu zen eguna.
zrtean. Hiria apaintzen dute modu berezian. Oso deigarria da portuan dagoen zubiaren pilareak, guztiak grafitiz daude, hurrengo argazkian ikusi daitekeen moduan tukan bat dago eta beheran gaualdea margotu dute, beste zutabe guztiak grafiti desberdinak dituzte. Oso zubi deigarria da behekaldetik.


   





Beste batera arte, 👋👋

Olga Llorente Becerril

(2018/05/08)



No hay comentarios:

Publicar un comentario