jueves, 17 de mayo de 2018

LAGO COMO 🌅 TORINO 💘



Badakit aspaldian ez dudala idatzi blogean, baina gogoratzen naiz esan nuela bidaiatzen asteko gogoa nuela, ba hementxen gehien gustatu zaizkidan 2 idatziko dizkizuet.


(2018/04/26)

LAGO COMO



Apirilak 18an gure 2 pisukideen egonaldia amaitu zen, eta hauen falta dugu, baina larunbatean, maiatzak 21ean, bi pisukide berri etorri dira,. Nahiz eta ez den berdina etxeko giroa, ez dago hain gaizki. Asteazkenak 25 jai nazionala zen, liberazio eguna italiarrentzat. Eta eguna aprobetxatzeko eta berriekin harremana hobetzeko Lago Comora joan ginan pisukoak.


Gainera azken asteetan izugarrizko eguraldi ona egiten aritu zenez, eguraldi hori aprobetxatu nahi genuen, ez baitzen 25 graduetatik jaisten zegoen tenperatura. Eta Milan ez dagoenez kostaldean ezin gara hondartzara joan, baino lakuak daude gertu. Eta Lago Comoko laku famatura joan ginan asteburuan eguna pasatzera. Eta esan dezakegu urteko lehenengo bainua eman dugula jada.


Suitzaren alboan gelditzen da. Lakuan zehar ferryak daude, Suitzaraino eramaten dutenak 30 minutuetan gutxi-gora-behera.
Milanetik ordu t'erdira gelditzen den leku bat da. Lehendabizi tren bat hartzen da Como herriraino eramaten zaituena eta ondoren Como herrian beste tren bat hartzen da (15 minutu baino gutxigoko iraupena duena) lakura eramaten duena.


Lakuan oso ondo pasatu dugu pisukoak. Lakua ikaragarri ondo dago eguna pasatzeko, baina bainatzeko ez ain ondo. Oso ausarta izan beharra da ur horretan sartzeko. Ura super hotza dago eta bainua emateko sartu eta irten bat egin beharra da, bestela 5 minutu baino gehiago gelditzen bazara uretan hankak lo gelditzen hasten dira hotzaren ondoriz. Beraz, imagina dezakezue zein hotza dagoen ura. 😰


Lakura lagun koadrilla asko joaten dira asteburuetan eguna pasatzera, baita familiak eta jende helduagoa ere. Oso leku politta da eta eguzkia egiten duenean ikaragarrizko paisaia dago.
Hori bai, eguzkia hartzeko ez da hain aproposa, zeren eta lurra ez da hondartzan bezalako, ez da harea harriak dira. Eta oinez zoazenean uretara sartzeko min egiten dute eta harritxoetan etzatzea antzeko.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
(2018/05/01)

TORINO



Maiatzako hilabetea ondo hasteko Maiatzak 1ean Turinera joan ginen nire pisukide bat eta ni. Hiri ederra da, eta naiz eta txikia izan gauz ugari dauzka ikusteko. Hainbeste gauz ditu bisitatzeko ez duela ematen hiri hain txikia denik, baina hala da. Dena oso gertu dago bisitatzeko.

"Monte dei Cappucini" mendira igo ginen eta bertatik Turin osoa ikusten zen. Ederra benetan bertako bistak.













Turineko ibaian egon ginan, Po ibaia eta Sevillako Trianaren itxura du. Bere harrizko zubiarekin, Ponte umberto.




Turinen oso famatua da GROOM izozki denda eta bertara joaten bazara beti esaten dizute, ezin zarela bertatik joan denda horretako izozki bat jan gabe. Eta guk hala egin genuen, naiz eta ez zuen eguzkirik egiten egun hortan guk izozkia jan genuen.





Olga Llorente Becerril

No hay comentarios:

Publicar un comentario