sábado, 19 de mayo de 2018

ENPRESA BERRIAN




Enpresa berrian oso gustora nabil, ezin naiz ezertaz kejatu ez baitago ezertaz kejatzeko. Nire egin beharrak; bizikletak presatatu, trapua pasa, txestoa jarri ur botila eta mapa batekin batera. Hori dena, gidaren laguntzarekin. Gida hasten denean, ni atzean egoten naiz, trafikoa gelditu behar denan, gure taldeko inor beste talde batekin ez nahastea eta egiten dizkidaten galderei erantzun. Horregatik nik ere testua jakin behar det,batzuetan jende jatorra tokatzen da konbertsazioa ematen ditena puntu batetik bestera goazenean. 25ean nik egingo det tourra, hau da, lehenego aldiz ni izango naiz gida eta ez laguntzailea. Pixka bat urduri nago baino aldi berean irriketan, hortarako ikasi baidet.

Desatsegina egiten  zaiten gauza bakarra, lanean nagoen bitartean aurreko jefearekin topatzen naizela da. Oso baino zeharo gaizki begiratzen dit enpresaz aldatu izanagatik. Topatu ginen lehenengo egunean, ain gaizki begiratu zidan, nire ondoan nirekin hitz egiten zegoen bezeroak galdetu zidala ea zer gertatzen zen. Hitzik gabe gelditu nintzen, dena esplikatu nion eta arrazoi oso eman zidan, berari kasurik ez egiteko esanez. Hasieran lotsa,deseroso eta errudun arteko nahasketa bat sentitu nuen baino neskarekin hitz egin ondoren [bezeroa] horrela sentitzeak inongo sentzurik  ez daukala konturatu nintzen. Gaur egun berarekin topatzen naizenean bere aurpegian egiten det parra, lotsagabe nazkagarria baita, ikasleengain daukana enpresa sortua, eskertxarrekoa eta esplotatzaile hutsa.


kemilly teles

No hay comentarios:

Publicar un comentario