Egonaldiaren azken txanpan murgildu gara. Igarotako denborak eta bizitako egoerek
bertakoaren inguruko ikuspegi nahiko zabala emateko aukera ematen didate.
Honenbestez, hiri honen alderdi positiboetako batzuk aipatuko ditut, akaso, datorren
urtean etortzea pentsatua duen edonori lagungarri izango zaizkiolakoan.
Lehenik eta behin, esan, Praga oso hiri dotore eta hunkigarria dela; gehiago ala
gutxiago gustatu, hiriaren dotorezia ezin uka daiteke.
Bestetik, etorri aurreko iragarpenek huts egin eta konturatu gara bertako biztanleek
(orokorrean eta adin konkretu batetik behera) oso ingeles maila ona dutela; gurea
dezentegatik hobetzen dute.
Aipatu ere, hiriaren erdigunea oso masifikatua egon arren eta gentrifikazioaren
zantzuak antzeman badaitezke ere, erdigunearen inguruan dauden auzoak oso
lasaiak direla eta parke ugari aurki ditzakegula.
Bestalde, apur bat arakatuta edo norbaitek esanda, oso taberna eta txoko interesgarriak
aurki ditzakegu, giro turistikotik edaten ez dutenak eta prezio zuzen eta zintzoagoak
dituztenak.
Azkenik, eta akaso hiriaren alderdirik positiboena, ezin aipatu gabe utzi garagardoaren
prezioa. Garagardo litro erdiagatik 30 - 40 czk edo bestela esanda, 1,20 - 1,60 euro inguru
ordaintzea inportatu beharko genuke.
Jon
No hay comentarios:
Publicar un comentario