martes, 22 de mayo de 2018

PRAKTIKAK VIENAN ETA PISUA

Servus!

Nire Erasmuseko praktikak hotel batean egiten hari naiz, Exe Vienna Hotel. Alemana 3 urtez ikasi nuen eta honat A2 batekin etorri nintzen, ikusi dut ikasitakoak ez didala asko lagundu baina moldatu naiz posible izan dudan bezala. Maila baxua nuenen Harrera jarri beharrean zerbitzuan jarri didate eta bertan egon naiz hilabete guztiak, Harreran gendea sobran baitzuten eta zerbitzuan eskax.

Zerbiztuan, bezeroei agurtu eta gelen zenbakia eskatzen diet, mahaik bildu, garbitu eta mahai-tresnak jartzen ditut eta bukatzean garbitzen laguntzen dut. Asteko eta asteburuko ordutegia 7etatik 13ak arte dut. Asteburu batzuetan lan egin behar izan dut eta beraz astez bi egun libre izan ditut.

Lankide batzuekin eta naguasiarekin ingelesez egiten dut, Sevillako lankide bat nuen eta horrekin erdaraz egiten dut ez baitaki ingelesa eta alemana eta besteekin posible dudan bezala alemanez komunikatzen naiz.

Nire ustez aleman maila ez dut asko hobetu baino hitz gehiago esaten dakit. Pazientzia izan beharra da hoteleko bezeroek alemanez hitz egiten didatenean eta nahiz eta ez ongi ulertu hitz batzuekin zer erran nahi izan duten ulertzen diet.

Etxeari dagokionez tranvia eta metroan zentroan 30minututan nago eta lanean oinez 15 minututan nago. Etxebizitza oso bat da non pisu guztiak Erasmusera etortzen diren ikasleentzat dira. 3 pisu ditu eta ni 2.pisuan bizi naiz. Garbigailu bat daukagu etxebizitza osorako, ongi organizatzeko bi astetako paper bat dugu eta bertan ordu hartzen dugu. Garbigailuak funtzionatzen token bitartez dohaz eta hauek 2,5€ balio dute.
Nire pisuan 3 neska gaude, horietako bat Udane da Zubiriko ikaslea. Gela bat banakakoa eta bestea bikoitza da, hauen tamainak oso ongi daude. Pisu guztiak desberdinak dira. Honetan sartu bezala sukalde ttiki bat dugu eta mahai bat, logelak, komuna eta dutxa separaturik. Etxe honetako hoberena dutxa da, ispilu handi bat dugu eta hiruek bertan gaudenean leku nahiko dugu bertan begiratzeko.
Bi astetik behin etxea garbitzera etortzen zaizkigu, hala ere bastante garbia edukitzen dugu.

Hona etxeko argazki batzuk:










Aiora Biurrarena



No hay comentarios:

Publicar un comentario