miércoles, 23 de mayo de 2018

BORDEL



Benetan hiri gustagarria, tamainaz ere oso egokia. Bertan mugitzeko, hiru aukera, bai tranbia eta autobusa, baina baita ere barkua. Garonne ibaia zeharkatzen duen barkua, pont de pierretik Quinconces, , hangarrak, cite du vin eta zubi berria zeharkatuz.
Arkitektura gustuko baduzue, Bordelen gozatuko duzue. Zerbaitegatik da gizateriaren ondare, ez bakarrik hirigune historikoa, baizik eta zntrualde osoa. Edozein kaletan topatuko duzue art-deco estiloko etxebizitzaren bat.
Burges fama badu ere, Tolousekin konparatuta adibidez, zentruan gazte asko ikusten da eta terrazak beteta topatuko dituzue edozein egunetan.
Museo asko ditu, baina nik bi azpimarratuko nituzke: CAPC arte garaikidearen museoa, eraikin benetan bitxia, garai batean zereal eta espezieak gordetzeko biltegia eta Base sous-marine, 2. gerrate mundialean eraikitako submarino base bat, izugarrizko erakusketa sala batean bihurtua.
Darwin zentrua ere benetan bitxia, co-working, eko espazio bat, hasiera batean autogestionatua, grafitti eta skate, arekin oso erlazionatua.
Inguru oso politak ere, batetik kostan Arcachon eta Cap Ferret eta bestetik, ardoarekin erlazionaturiko zona. St Emilion, Livourne, Poillac, Blaye... Chateau eta mahastiez beteriko zonaldea.

Inigo Tovar

No hay comentarios:

Publicar un comentario