martes, 30 de mayo de 2017

Arrivederci Italia!

Bueno ba, iritsi da azken eguna. Biar dugu, goizeko 7terdietan, etxera itzultzeko hegazkina. Azkar pasa zait denbora, egia esan. Esperientzia polita izan da, dudarik gabe, eta orain hainbat pentsamendu etortzen zaizkit burura, bizipen hauek atzean utzi behar ditudala asimilatuz.

Alde batetik, pena sentimentua, hiru hilabete igaro ondoren, jada hirira egokitu naizelako. Noski, baita hemen ezagutu dudan jendearekin egunerokotasun hori galduko dudalako.

Bestalde, etxekoak ikusteko irrikaz. Ez nuen inoiz hainbeste denbora etxetik kanpo igaro, eta nahiz eta ondo eraman, beti botatzen dira faltan etxeko txikikeria horiek: familiarekiko gertutasuna, betiko lagunekin trago batzuk hartzea, hondartza inguruko paseotxoak...

Orokorrean, bigarren puntuak indar gehiago du niretzat lehenengoak baino. Beharbada, hemen igaro dudan denbora, behar bezala aprobetxatu dudala iruditzen zaidalako. Azken finean, nire helburua zerbait ezberdina eta berria ezagutzea zen, eta esperientziaz ondorio onak ateratzea. Eta hala izan da.

Hurrengorarte.

Odei Bergado























No hay comentarios:

Publicar un comentario