viernes, 19 de mayo de 2017

Suomenlinna.

Hei,
ni berrize, orain dela bi egun joan nitzen Suomenlinna irlara, Helsinkin itsasontzia hartuta. Izugarrizko eskurtsioa izan zan, ia egun osoa bertan pasa nun ta. Izugarri izugarri ondo passa nuen, museo ugari eta historia ezagutzeko baliabide mordoa daude bertan.









Baita ikusi nituen bisita gidatu tematikoak umeentzako, oso barregarriak zirenak.

Suomenlinna berez historiaz beteriko irla da, gerrarekin lotuta. Gotorlekua bisitatu nuen, izugarrizkoa dena ere. Baina gehien gustatu zitzaizkitenak izan ziren Bigarren Gerra Mundialeko itsaspekoa eta Museo Militarra. 








Nork esan dezake bigarren Gerra Mundialeko itsaspeko batean izanda dela? Oso gutxik. Benetako torpedo bat ikusut nuen, eta errusiar misilak ere...

Baita ere honela ikasi nituen finlandiar jendean barrena dauden zenbait bitxikeri beraien gerrei eta historiari begiratuz. Benetan norbait Finlandiara etortzen baldin bada ez ahaztu Suomenlinnaz, pena merezi du ta. 



Gainera gizateriaren ondare da.


Itxaso



P.D. Usteet gehiegitan idatzi detela "izugarri" hitza, baino benetan izugarria delako!


P.D.D. Walhalla ere topatu nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario