Bueno hau nire
hirugarren sarrera izango da. Azkenaldian nahiko okupatuta nabil eta orain
denbora librea dudanez aprobetxatu egingo dut.
Azkenaldian
eguraldi ederra egiten du hemen Irlandan, nabaritzen da laizter udara dela.
Orain eguraldia dela eta, gehiago aprobetxatzen ditugu hemengo egunak. Adibidez,
aurreko igandean Killarney-ko parke nazionala ikustera joan ginen. Bertan laku
handi bat zegoen eta guztia ondo ikusteko bizikleta batzuk alokatu genituen.
Ederki pasatu
genuen bertan, baina bueltatzeko momentuan, trenez nahastu ginen eta Corkera zihoan
trena hartu beharrean Dublinera zihoana hartu
genuen. Eskerrak gutako bat bidean gindoazela ohartu zela eta erdibidean gelditu ginela, bestela Dublineraino
joango ginatekeen.
Azkenean erdi
bidean zegoen geltoki batean gelditu ginen eta Corkera zihoan trena artu ahal
izan genuen.
Esperientzi honi
esker, hurrengoan hobeto begiratuko dugu norantz goazen.
Jon Artola
No hay comentarios:
Publicar un comentario