Kaixo denoi, hau
nire laugarren sarrera da. Hemendik gauza gehienak ondo doaz, lagun berri asko egin
ditut eta lanean ere ondo nabil.
Arazoak etxeko
jabeekin eduki ditugu, gabean ateratako zaratak direla eta. Hori dela eta, esan
digute hemendik aurrera gabean, 10tik aurrera, ezin dugula egongelara jaitsi.
Gainera wifia
aldatu zutenetik, aurrekoa baino askoz txarragoa da eta horregatik errepikagailuak
erabili behar ditugu, eta hauek beti erortzen dira. Txarrena etxepeko
informatikari bakarra naizela da eta horregatik nik birkonfiguratu behar
ditudala eta gainera kexu denak entzun behar ditudala erortzen diren
bakoitzean.
Hortaz aparte,
dena ondo doa. Gaur gabean barbakoa bat egin behar dugu lagun baten etxean, eta
gogo asko ditut haragi hori jateko.
Jon Artola
Jon Artola
No hay comentarios:
Publicar un comentario