Kaixo danoi! Azkenean, nahiz eta duela hiru aste edo horrela pasa, etxetik at egin genuen Txekiako herritxo interesgarriak ikusteko. Eguraldi ederra eta herri ederragoa Kutna Hora.
Eguna ez zen ongi hasi, bereziki nik planeatu nuelako bidaia, eta nola ez, behar genuen tokira joan beharrean, Pragako beste estazio batera eraman nituen. Hurrengorako badakite, ez heman niri ardurarik. Hala nola, trena hartu genuen azkenean eta bi ordu barru Kutna Horan geunden. Herri txikia denez, oinez zentroraino iritsi zaitezke eta bertatik autobus bat hartu mendi tontorrean dagoen eliza ikusteko.
Ez hain azkar, herri zentroan hezurrez osatutako kapila bat aurki dezakegu. Oso interesgarria eta ikusi beharrekoa, nahiz eta ordaindu beharra izan:
Behin zentruko guztia ikusita eta tripa beterik genuela, herrian gora egiteko txanda iritsi zen, bazkaria jeixteko aproposa. Ikusi dezakezuenez, gure atzean, menditontorreko eliza. Haraino iritsi ginan ez pentsa bidean gelditu ginela.
Ale, azkeneko post-a bueltatu aurretik. Astetxo bat dixfrutatzeko.
Muxu bat!
Jon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario