Jada berrize hegoaldean, asko gustatzen zait Helsinkitik gertu egotea, honela errexo hiriburua gehiago exploratzeko. Hala ere iparraldeak duen xarma...
Bueltan trena hartu nuen, konpartimentu "bereziarekin" gainera, izugarrizko abentura dutxa eta komuna kompartimentuaren barnean egotea, hori bai maletarekin eskailerak gora eta behera ibiltzea, pixkat neketsua izan zen, pena merezi izan bazuen ere.
Gaur pasiran joan naiz eta hemen lakutik gertu dagoen irla batera joan naiz, eta bertan galdu egin naiz, maldak gora eta behera ibiliz, ez nengoen bakarrik, baino neure kasa topatu nahi nuen bidea, gainera ez nitzen oso urruti joango, irla ez baita hain handia ere.
Oso toki lasaia da eta benetan oso ondo sentitu naiz bertan, izugarrizko txoko politta topatu dut, bertan laku osoa ikusi dezakezularik, usaia, haizea, bistak, paisai berdeak, hau da naturak, askatasun sentimendu oso handia ematen dit niri.
Atzo erbi bat ikusi nuen, ez da albiste oso garrantzitsua, baino iparraldean oraindik txuriak dira, eta hemen jada marroiak, hemen bai iritsi dala udaberria, eta ez Rovaniemin bezela.
Itxaso
No hay comentarios:
Publicar un comentario