Azken asteburua bukatzear dagoela idazten dut
blogeko azken sarrera. Hiru egun besterik ez zaizkigu gelditzen Pragan,
azkeneko erosketak egin eta hiriaz gozatzeko.
Duela hiru hilabete iritsi ginen nahiz eta ez
dirudien. Lehenengo egunetan behin baino gehiagotan galdu ginen guretzako
berria zen hiri honetan, orain aldiz, uste baino hobeto ezagutzen dugu.
Lan praktikei dagokienez, zortea izan genuen
ordutegiarekin, ostiralero jai izan baitugu eta hiru eguneko asteburuak oso
ondo etortzen dira irteera motzak egiteko. Aldiz, enpresan burutu behar genuen
eginbeharrekin ez dugu alako zorterik izan, uste dugu praktiketako jende
gehiegi geundelako izan dela, baina hala ere ikasitakoa ahalik eta gehien
praktikan jartzen ahalegindu gara.
Bukatzeko, esan behar dut herrialde
desberdinetako jendea ezagutu dudala denbora honetan, hiru hilabeteak ziztu
bizian pasa direla eta edozein animatuko nukela horrelako esperientzia berri
bat bizitzera. Animatu!!
Leire
No hay comentarios:
Publicar un comentario