Ciao.
Bi aste geratzen dira, eta egia esan, azkar pasa zait denbora. Hizkuntzarekin ez dut gehiegi aurreratu, hitzegiteko erraztasuna falta zait. Baina ulermen aldetik askoz hobeto moldatzen naiz.
Nahiz eta lanean ordu bastante egiten ditudan, astean 36 hain zuzen, izan dudan denbora aprobetxatu dudala iruditzen zait, eta bada zerbait. Enuke nahi etxera buelta egin, zer egin ahal izan nuen pentsatzen damututa. Beraz, gelditzen zaidan denbora ere ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatuko naiz.
Azken sarreratik hona bitarteko argazki batzuk uzten ditut.
Hurrenarte.
Odei Bergado
No hay comentarios:
Publicar un comentario