jueves, 18 de mayo de 2017

Azken bisitak Pragan



Blogeko laugarren sarrera honetan, azken egun hauetan bisitatu ditudan bi lekuri buruz hitz egingo dizuet. Bata Pragako gaztelua da eta bestea Kutna Hora.
Pragako gaztelua edozein turistak bisitatu behar duen leku horietako bat da, eta nola ez dut bisitatuko bada bertan hiru hilabete bizitzen egonik. Txekieraz “Pražský hrad”. Pragaren iragan historiko, kultural eta sozialaren hondar nabarmenetako bat da, bata bestearen jarraian etorri ziren suteetatik babesteko erabili zena. 570 metroko luzera eta 130 metroko batez besteko zabalerarekin, munduko Erdi Aroko gotorleku handientzat hartzen da. Hona hemen argazki bat:





Kutna Horari dagokionez, Pragako erdialdetik kanpo dagoen herrialde bat da. Oso ezaguna da eta bertara zure kabuz edo gida baten laguntzaz gerturatu zaitezke, guk lehenengoa aukeratu genuen. Bertan ikusi daitezkeen gauzarik garrantzitsuenak elizak dira; hainbat eliza daude, denak desberdinak dira eta bakoitzak bere historia gordetzen du. Hona hemen pare bat argazki: 





Leire.










No hay comentarios:

Publicar un comentario