jueves, 4 de mayo de 2017

Kutna Hora!

 
Kaixo berriz!

Astelehenean azkenean eguraldi ona atera zela aprobetxatuz, Praga ondoan dagoen herri bat bixitatzea erabaki genuen; Kutna Hora.

Goizean goiz jaiki eta metroan azken geltokiraino joan ginen, bertan trena hartzeko asmotan. Baina hara iritsi eta esan ziguten eguerdiko 12ak arte ez genuela autobusik, beraz, berriro buelta eman eta metrora itzuli ginen tren estaziora joateko. Oraingoan bai, trena hartu eta 12etan Kutna Horara iritsi ginen.

Lehenengo Sedlec auzoa ikusi genuen, eta bertatik bazkaltzera joan ginen. Jatetxea aukeratzerako orduan ere ez genuen zorte asko izan...ukondoa eskatu genuen eta ez zegoen oso ona.

Bazkaldu ondoren autobusa hartu eta Sata Barbarako elizara igo eta ingurutik buelta bat eman genuen.

Herri osotik buelta bat eman ondoren tren geltokira jaitsi eta Pragara bueltan trena hartu genuen.


Ainara

No hay comentarios:

Publicar un comentario