miércoles, 3 de mayo de 2017

Bonasera a tutti!!!!

Hona hemen nire bostgarren sarrera!!!!!!

Sarrera honetan, Romara egindako bidaia kontatuko dizuet. Aurreko asteazkenean geratu nintzen nire kuadrilako bi lagunekin Roma termini izeneko geltokian. Beriaek Madriletik zetozten eta ni Florentziatik joan nintzen bakarrik tren azkarrean. Azkenean mila buelta eman ondoren aurkitu nituen eta oso emozionantea izan zen. Bi hilabete pasata gogo asko nituen nire lagunak besarkatzeko eta mila istorio kontatzeko.







Bertan ginela Airbnb bat alokatu genuen eta segituan bertara iritsi ginen, zentroan zegoen. Hara joan ginen, maletak utzi eta segituan kalera atera ginen, oso lo gutxi egin genuen bai nire lagunak eta baita ni Florentzian ere, oso istorio luzea da, gogoekin geratuko zarete. Gauza da, naiz eta lur jota egon pila bat ibili genuela eta gauza asko ikusi ere. Lehengo egun hartan, Coliseoa, Fontana eta Panteoia ikusi genituen.





Hauxe izan zen lehengo eguna ta bisitatu genuen lehenengo tokia. Plaza Espana du izena eta eskaleiraz betea dago, noski goraino igo ginen eta bost mila argazki eta 7mila bideo atera genituen.









Bigarren egunari dagokionez, euriarekin asi zuen eguna baina ez zitzaigun axola, Roman ginen eta hirurok elkarrekin hortaz, POZIK, OSO POZIK. Hauxe Vaticanoa da, IKARAGARRIA, pila bat gustatu zitzaigun eta Audioguia hartu genuen Basilica de San Pietro-ra sartzeko, modu hontara istoria ezagutzeko aukera genuen eta gehiago ulertzeko ere, benetan oso interesgarria, flipatzekoa!!


  Bestalde, hirugarren egunari dagokionez, dakizuen bezala, hau Colisseo da, baina berez Anfiteatro de Flavio da bere benetako izena, hirugarren egunean joan ginen bertara eta guia batekin egitea erabaki genuen( Vaticano bezala), 40 euro kostatu zitzaigun bakoitzari baina pena merezi zuela uste dut, istorio guztia kontatzen dizute eta oso interesgarria da, Coliseoa kristo ondorengo 72. urtean asi zen egiten eta 80. urtean amaitu zuten, soilik 8 urtetan egin zuten.... ikaragarrizko lana dago atzean, hitzik gabe.




Euria egin zuen egun hartan ere eta guiari itxoiten ginela pasminak jarri genituen buru gainean eta argazki dibertigarri hau atera genuen. Benetan guztiz interesgarria izan zen kontatutako guztia oso esperentzia gomendagarria.



 Hiru egun  ROMAn pasa ondoren Florentziara joan ginen hirurok, hona hemen bidaiaren bigarren etapa!

  Florentziara ostiral gauen iritsi ginen, pizza batzuk hartu eta etxera joan ginen deskantsatzera, hurrengo egunean Florentzia guztia erakutsi nahi nielako eta hala izan zen. Bertako argazkia Florentziako Miradorean atera genuen, oso toki polita da eta Florentzia guztia ikusten da, eskailera asko igo behar dira baina pena merezi du!!






Hona hemen DAVID-a Miguel Angel ek egina! Zuzenean ikusitaa oso txundigarria da oso gorputz polita dauka eta ikaragarrizko lana dago atzean. David- a P.San Marcon dago en la Galleria de la Academia museoan alegia, kristonn kola zegoen baina itxoitea pena merezi zuen. 26 urte baino gutxiago ditugunez soilik 4 euro kobratu zizkiguten, hortaz bikain! Piazza Signorian, DAVID en kopia bat dago eta oso polita da ere baina bertan David-az aparte beste hainbat lan ikusi daitezke oso interesgarriak.








Beste hainbat toki askotan egon ginen, noski Ponte Vecchion, Piazza Republican, Signorian, Duomon etab....


Espero dut zuen gustokoa izatea nire publikazioa, soilik hilabete bat gertazen da etxera bueltatzeko amicci!


Ondo izan!


Arriverderci!



Julene Etxeberria













No hay comentarios:

Publicar un comentario